Maiatzeko buletina

Hemen ditugu hil honetako berri eta proposamenak:

  • Webgunean, irudiak igotzeko modua erraztu nahi izan dugu eta orain Gordelaguna izan gabe irudiak bidaltzeko aukera baliatu dugu. Horretarako, Parte Hartu atalaren barruan, Irudiak Eman azpiatala daukazue. Hor klikatu eta instrukzioak jarraitzea besterik ez da. Dena den, aukera hori maiz erabili behar baduzue, Gordelaguna egitea gomendatzen dizuegu, dohainik da eta errazago egingo dituzue hurrengo bidalketak.

eman by .

 

  • Bestetik, aurrekoa probatzeko, konfinamenduko argazkiak edo bideoak bidaltzera gonbidatzen zaituztegu (kalean, etxean, umeakā€¦). Animo, batzuk historikoak izango dira eta!
  • Azkenik, bilduma berriak eta eguneratuak atariaren azpikaldean jarri ditugu, azkar batean berrikuntzak ikusi ahal izateko.