Harpidetza motak

Posta elektronikoa

Gure albisteak eta bilduma berriak posta elektroniko bidez bidaliko dizkizugu. Hileko lehen egunean Bilduma berrietako batzuk bidaliko dira, albisteak aldiz esateko zerbait dugunean baina gehienez hilean behin ere izango da.

Harpidetza egin ostean harpidetza kudeatu ahalko da, adibidez albisteak bai baina bildumak ez jasotzeko.

Telegram kanala

Telegram aplikazioan kanal publiko bat daukagu, bertan bilduma berri guztiak argitaratuko ditugu eta baita albisteak ere.

Telegram aplikazioa instalatuta eduki behar da kanala ikusteko.

Sare sozialak

Twitter, Facebook eta Instagramen bilduma berriak bidali beharrean egunero irudi bat partekatuko dugu ausaz. Egun berezietan egun horri lotutako irudi zaharrak partekatzen saiatuko gara, jaiak, gabonak...

Albisteak ere zabalduko ditugu bertan.

Gora Egia!

https://goraegia.eus auzoko webgune herrikoia da. Bertan auzokide eta eragileok albisteak, deialdiak eta iragarkiak igo ditzaketegu. Gure blogean argitaratzen ditugun albisteak bertan argitaratuko ditugu baita ere. Gora Egia!-k sare sozialak eta Telegram kanala dauzka baita ere.