Irudi ekarpenei buruzko oharrak

Auzoko bilduma modu herrikoian osatu nahi dugu, auzokide eta elkarteen irudiak bildu, dokumentatu eta eskura jarriz.

  • Irudi digitalak (argazki eta bideoak) zuzenean bidali daitezke webgunearen bitartez, zenbat eta kalitate handiagoan hobeto.
  • Irudiak euskarri fisikoan (papera, diapositiba, VHS...) badituzu gu arduratu gaitezke digitalizatzeaz. Horretarako guri utzi beharko dizkiguzu eta amaitzean itzuliko dizkizugu.
  • Argazkiak zuk zeuk eskaneatu nahi badituzu, eskanerrean ezarpen hauek erabili mesedez:
    • Bereizmena (resolución): 600ppp
    • Fitxategi mota: Posible bada TIF, bestela JPG.
  • Bidalketa digital bat baino gehiago egiteko asmoa baduzu Gordelaguna egitea gomendatzen dizugu, bestela zure datu pertsonalak bidalketa bakoitzean idatzi beharko dituzu.
  • Lan gehiena bolondres gisa egiten dugu eta irudi ugari dugu ilaran, bidalitako irudiak webgunean agertzea hilabetetako kontua izan daiteke.
  • Webguneko inprimakiarekin arazoak badituzu Kontaktua atalean idatziguzu eta laster erantzungo dizugu.

Ohiko galderak:

Nolako irudiak bidali daitezke?

  • Auzoaren bizitza erakusten duen edozein argazki edo bideo ongi etorria da.
  • Baserriak, eskolak, kirola, lantegiak, jaiak, borrokak, elkarteak, paisaia, erlijioa, obrak, kultura, lagunak…
  • Zaharra edo berria. Gaurko argazkiak etorkizunean historikoak bilakatuko dira.
  • Aukeraketa bat egin mesedez, antzekoak kanpoan utzi eta interesgarrienak bidali.
  • Gure helburua auzoa garai desberdinetan irudikatzea da, generazio desberdinen bizitza erakustea.

Argazkiak itzuliko dizkidazue?

  • Bai noski, Irudi fisikoen kasuan originalak itzuliko ditugu eta gainera kopia digital bat emango dizugu.

Ezin ditut emailez edo whatsapez bidali argazkiak?

  • Nahiago dugu ezetz, aipatutako bideak erabiltzea komeni da irudietaz gain honakoa behar dugulako:
  • Irudiak Gordegiari eman dizkiozula adierazten duen akordio sinatua.
  • Irudien inguruko informazioa. (Data, egilea, azalpena…)
  • Emailearen (hau da, zureak) datu pertsonalak.