Aportaciones de imágenes

Auzoko bilduma osatzen lagundu nahi? Argazki eta bideoak jasotzen ditugu Gordegian, erabili beheko botoia bidalketarako edo gurekin harremanetan jartzeko mesedez.

Irudiak bidaltzeko oharrak:

  • Irudi digitalak zuzenean bidali ahal dira eta fisikoak bidaltzeko lehen pausoa emateko ere balio du “Irudiak bidali” botoiak.
  • Irudiak euskarri fisikoan (papera, diapositiba, VHS...) badituzu bete inprimakia irudien informazioarekin mesedez eta laster jarriko gara zurekin harremanetan posta elektroniko bidez. Hauek digitalizatuko ditugu eta originalak itzuliko dizkizugu.
  • Bidalketak bildumaka egitea eta irudien inguruko informazioa ematea eskertuko genuke.
  • Bidalketa bat baino gehiago egiteko asmoa baduzu Gordelaguna egitea gomendatzen dizugu, bestela zure datu pertsonalak bidalketa bakoitzean idatzi beharko dituzu.
  • Lan gehiena bolondres gisa egiten dugu eta irudi ugari dugu ilaran, bidalitako irudiak webgunean agertzea hilabetetako kontua izan daiteke.
  • Zuk zeuk eskaneatuko badituzu irudiak, eskanerrean ezarpen hauek erabili mesedez:
    • Bereizmena (resolución): 600ppp
    • Fitxategi mota: JPG (nahikoa) edo TIF (kalitate eta pisu handiagoa).
    • Webguneko inprimakiarekin arazoak badituzu Kontaktua atalean idatziguzu eta laster erantzungo dizugu.

Ohiko galderak:

Nolako irudiak bidali daitezke?

  • Auzoaren bizitza erakusten duen edozein argazki edo bideo ongi etorria da.
  • Baserriak, eskolak, kirola, lantegiak, jaiak, borrokak, elkarteak, paisaia, erlijioa, obrak, kultura, lagunak…
  • Zaharra edo berria. Gaurko argazkiak etorkizunean historikoak bilakatuko dira.
  • Aukeraketa bat egin mesedez, antzekoak kanpoan utzi eta interesgarrienak bidali.
  • Gure helburua auzoa garai desberdinetan irudikatzea da, generazio desberdinen bizitza erakustea.

Argazkiak itzuliko dizkidazue?

  • Bai noski, Irudi fisikoen kasuan originalak itzuliko ditugu eta gainera kopia digital bat emango dizugu.

Ezin ditut emailez edo whatsapez bidali argazkiak?

  • Nahiago dugu ezetz, aipatutako bideak erabiltzea komeni da irudietaz gain honakoa behar dugulako:
  • Irudiak Gordegiari eman dizkiozula adierazten duen akordio sinatua.
  • Irudien inguruko informazioa. (Data, egilea, azalpena…)
  • Emailearen (hau da, zureak) datu pertsonalak.