1989-05-20 Gladys del Estal omenaldia eta Autobia manifestazioa

Historia pilulak:

Gladys Del Estal

1979ko ekainaren 3an Guardia zibilak tiroz hil zuen Gladys Del Estal auzokide ekologista Tuteran. Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen. Hurrengo egunetan mobilizazio…

Gladys Del Estalen omenezko eguna egitarau zabalarekin eta Autobiaren aurkako manifestazioa. Gladys Enea parkean haurrentzako jolasak tartean tirolina. Bulebarretik hasitako txirrinda martxa parkera. Bertsolariak. Bazkalostean antolatzaileen hitzartzea Fede) eta Gladysen sumarioko abokatuarena. 17:00/18:15 Big Bang Jazz kontzertua . Autobiaren aurkako manifestazioa Bulebarretik parkera. “Alternatiba lurraldea Autobiari ez” lemapean, tartean eragile desberdinek pankarta desberdinak daramatzate: “Zain dezagun gure lurra”, “Autobiari ez” Jarrai (KAS), “Gure lurra defenda dezagun, autobiari ez” Eguzki, “Autobiak alternatiba du” Herri Batasuna, “Autobiari ez” EKI, “Autobida txorakeria” LKI EMK… Parkean Gorritiko alkateak hartzen du hitza.

Data: 1989-05-20

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg317-001

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Gladys Del Estal

1979ko ekainaren 3an Guardia zibilak tiroz hil zuen Gladys Del Estal auzokide ekologista Tuteran. Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen. Hurrengo egunetan mobilizazio ugari egin ziren Euskal Herrian eta urtero omenaldia egiten zaio Gladys Enea (Cristina Enea) parkean. Info + (wikipedian)

Utzi iruzkina