2018 Subizi Gaua 002
San Juan bezperan, SUBIZI GAUA ospatu zen Plaza Haundin. Lizar sua piztu aurretik 180 emakumek dantza egin zuten plazan. Solanoren “Erre zenituzten sorginak” abestiarekin koreografia bat burutzeaz gain kalejira eta lizarraren inguruan kiribil erraldoi bat osatu zuten erratzak eskuan.
Data: 2018-06-23
Egilea: Mari Karmen Zarate
Iturria/Emailea: Itsaso Alkorta
Kokapena: Plaza Haundi (Luis Martin Santos Plaza)
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grd45-002
Erabilpen Eskubideak: