1994 Porrontxo Jaiak VHS

Historia pilulak:

Porrontxo jaiak

Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk…

Porrontxo Jaiek ekoiztutako VHS-a, salmentan atera zen 94an eta jaien inguruan orain arte argitaratu den bideo dokumentu landuena da.

Jaien une desberdinak erakusten ditu, besteak beste txoznen muntaia, buruhandi eta erraldoiak, kuadrilen jetsiera, karaokea, pailazoak, kuadrilen jokoak eta jolasak, dantzaldia, kronoeskalada, haurrentzako jolasak parkean, artisau azoka, pirautxo lasterketa Urumean, kuadrilen afaria, herri kirolak eta azken traka Porrontxoaren erreketarekin.

Data: 1994

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd382-001

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Porrontxo jaiak

Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk sortu ziren baina oraindik ez zuten festen antolakuntzan parte hartzen. 1985ean kuadrilla gehiago animatu ziren eta lehendabiziko aldiz, Tejeria kalean kuadrillen afaria egin zen. 1986an 24 kuadrilla ofizial zeuden eta jada festen antolakuntzan parte hartzen zute. 90. hamarkada hasieran jaien puntu gorena ezagutu zen 50 kuadrillatik gora eta mila kuadrilakide baino gehiagorekin. 2017an “Rinoplastia operazioa” gauzatu zen antolaketa eredua berritu asmoz eta ekarpen handiena batzordea urtero zozketa bidez berritzeko erabakia izan zen.

Utzi iruzkina