1977 Altuna marmoldegiaren eraistea

Historia pilulak:

Altuna marmoldegia

“Mármoles Tomás Altuna e Hijos S.A.” 1890ean sortu zen, eta 1894an, eskaera ikusita, handitu behar izan zuten. Auzoko garrantzitsuena izatera iritsi zen. Polloe kanposantuko hilarri, panteoi eta eskultura ugari bertan egin ziren, eta baita Donostiako portal eta etxe-aurre asko ere. Tomas Altuna hargin hasitako eskultorea izan zen, oso maila onekoa izan arren marmolari-ospea gainetik kentzea…

Altuna Marmoldegiaren eraiste lanak.

Berak utzitako orubean Belartza etxe-multzoa, Karmengo Ama kaleko 65etik 71era arteko zenbakiak eta Benita Asas plaza eraiki ziren.

Data: 1977

Egilea:

Iturria/Emailea: ,

Herria:

Identifikazio Kodea: grd134-001

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Altuna marmoldegia

“Mármoles Tomás Altuna e Hijos S.A.” 1890ean sortu zen, eta 1894an, eskaera ikusita, handitu behar izan zuten. Auzoko garrantzitsuena izatera iritsi zen. Polloe kanposantuko hilarri, panteoi eta eskultura ugari bertan egin ziren, eta baita Donostiako portal eta etxe-aurre asko ere. Tomas Altuna hargin hasitako eskultorea izan zen, oso maila onekoa izan arren marmolari-ospea gainetik kentzea lortu ez zuena, garaiko beste askori gertatu zitzaien bezala. Enpresa 70eko hamarkadaren hasieran Hernaniko industrialde batera aldatu zen, eta Egiako lantegi zaharra 1977. urtean eraitsi zuten. Berak utzitako orubean Belartza etxe-multzoa, Karmengo Ama kaleko 65etik 71era arteko zenbakiak eta Benita Asas plaza eraiki ziren.Iturria: Txurrutala (Juanpe Urrosolo Oliden / 2021)

Utzi iruzkina