2010 Aitor Ikastola Konkorrenea Eraikin Berria 006

Aitor Ikastola eraikin berria. Urte askotan, Aitor Ikastolaren arazo nagusia lokal falta izan zen. Hasiera batean, Villa Toledon eskola bat zuten mojek bi gela utzi zizkioten ikastolari (Ametzagaña kalearen hasieran, La Paz ikastetxean). Ondoren, gurasoek Karmengo Ama 60. zenbakiko lokala erosi zuten (gaur egun Txondorra). Oinarrizko Hezkuntza Orokorra osoa Egian egitea nahi zuten familiek, eta, helburu horrekin, Bilintx Lizeoa eraikitzeko proiektua jarri zuten martxan. Horretarako, lur batzuk erosi zituzten Mundaizen (gaur egun, Gladys Enea parkearen barruan). Proiektu hura, ordea, bertan behera geratu zen. Bitarte horretan, Udalak lokal batzuk eskaini zizkion ikastolari Atotxako Fruten merkatuan, eta, geroago, Andres Manjon eskolak, Konkorrenean. La Paz ikastetxeko gelak ere lortu ziren. Baina arazoak jarraitzen zuen, ikasle kopurua gero eta handiagoa baitzen, eta jada, XXI. mendean, ikastolak Font y Andreu ikastetxea zena okupatu zuen, Ametzagaña bukaeran. Hurrengo erronka Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzea izango zen. Intxaurrondoko Ikastolarekin akordio batera iritsita, Lauhaizeta sortu zen hilerriaren atzealdean, Intxaurrondoko eta Egiako ikasleentzat. 2010. urtean, azkenik, eraikin berria egin zen Andres Manjon eskola zenaren orubean. Eraikin horretan kokatzen dira Lehen Hezkuntzako lehenengo ikasgelak.

Data: 2010

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg468-006

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina