2008 Anbulategia Eraikuntza Ametzagaina 003

Anbulategi berria eraikitzeko lanak Ametzagaina kalean. Egiako anbulategi zaharra, Tejeria kalean kokatzen zena, erabat eskasa geratu zen auzoarentzat. Auzotarrek anbulategi duin bat eskatzen zuten. Azkenean Udalak, Karmengo Ama Birjinaren monja Franciscanas-i La Paz ikastetxea erostea erabaki zuen, eta han eraikitzea anbulategia. Anbulategiaren zati bat sotoan izatea erabaki zuen eta gainean, salmenta libreko hamaika etxebizitza eraikitzeko lizentzia eman zuen. Horrek protesta ugari eragin bazuen ere, etxebizitzak eraiki zituzten. 2011. urtean jarri zuten martxan anbulategia. Tejerian kokatzen zen anbulategi zaharra osasun mentaleko zentro izatera pasatu zen.

Data: 2008

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg431-003

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina