1993 inguru Porrontxo Jaiak 31

Historia pilulak:

Porrontxo jaiak

Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk…

Elkartasun kalejira “Jaiak Ospatu Aministia bultzatu” lelodun pankartarekin. Egiako euskal preso politikoen karteletan, Joxean Agirre, Jose Mari Dorronsoro, Aranguren, Mikel Aznar eta Armando Legaz.

Data: 1993

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg348-031

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Porrontxo jaiak

Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk sortu ziren baina oraindik ez zuten festen antolakuntzan parte hartzen. 1985ean kuadrilla gehiago animatu ziren eta lehendabiziko aldiz, Tejeria kalean kuadrillen afaria egin zen. 1986an 24 kuadrilla ofizial zeuden eta jada festen antolakuntzan parte hartzen zute. 90. hamarkada hasieran jaien puntu gorena ezagutu zen 50 kuadrillatik gora eta mila kuadrilakide baino gehiagorekin. 2017an “Rinoplastia operazioa” gauzatu zen antolaketa eredua berritu asmoz eta ekarpen handiena batzordea urtero zozketa bidez berritzeko erabakia izan zen.

Utzi iruzkina