1986-1990 Arrano Elkartea Afaria 002

Arrano Elkartean afaria.

Arrano Elkartea 1982ko urtarrilean inauguratu zen. Hasieratik ez zen batere desberdintasunik gizon eta emakumeen artean, elkarte mistoa baitzen, Donostian ezaugarri horiek betetzen zituen lehena seguruenez. Laurogeiko hamarkadaren hasieran auzoko sektore bat bazen urte batzuk zeramana hirigintzaren nahiz kulturaren mailan auzoaren baldintza sozialak hobetzen ahaleginduz. Eta jende hori biltzeko lekuren baten premia antzematen zenez, lehen ikaztegia izandako lokal bat erosi zen. Lana guztien artean egin behar izan zuten, paretak pikatu, zorua baldosaz estali, mahaiak eta aulkiak egin, barniztatu…

Data: 1986

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg303-002

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina