1985-09 Porrontxoak Kuadrilen Afaria 006

Historia pilulak:

Porrontxo jaiak

Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk…

Baldarrak kuadrila kuadrilen afarian.

Kuadrillak izan ziren Porrontxoen asmakizun nagusia. 1984an batzuk sortu ziren eta hasieran oso gutxi ziren. Oraindik ez zuten festen antolakuntzan parte hartzen. Hori gero etorri zen. 1985ean kuadrilla gehiago animatu ziren. 1986an 24 kuadrilla ofizial zeuden eta jada festen antolakuntzan parte hartzen zuten. Lana koadrilen artean banatzen zen eta talde bakoitza jaien alderdi batez arduratzen zen. 90eko hamarkadaren hasieran 50 kuadrilla baino gehiago zeuden antolatuta, eta horietan mila pertsona baino gehiagok parte hartzen zuten. Koadrilen arrakasta arrazoi askoren ondorio da. Beharbada, garrantzitsuena Porrontxoak betiko lagunak elkartzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera izatea izan zen. 1985.urtean, lehendabiziko aldiz, Tejeria kalean kuadrillen afaria egin zen. Emailea: Mikel Gaska

Data: 1985-09-27

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg298-008

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Porrontxo jaiak

Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk sortu ziren baina oraindik ez zuten festen antolakuntzan parte hartzen. 1985ean kuadrilla gehiago animatu ziren eta lehendabiziko aldiz, Tejeria kalean kuadrillen afaria egin zen. 1986an 24 kuadrilla ofizial zeuden eta jada festen antolakuntzan parte hartzen zute. 90. hamarkada hasieran jaien puntu gorena ezagutu zen 50 kuadrillatik gora eta mila kuadrilakide baino gehiagorekin. 2017an “Rinoplastia operazioa” gauzatu zen antolaketa eredua berritu asmoz eta ekarpen handiena batzordea urtero zozketa bidez berritzeko erabakia izan zen.

Utzi iruzkina