1982-01 Arrano Elkartea Inaugurazioa 021

Auzoan biltzeko premia antzematen zuten auzotar batzuk, lehen ikaztegia izandako lokala erosi eta guztion artean konpondu ondoren, Arrano Elkartea inauguratu zuten 1982ko urtarrilan. Asanblearioa zen funtzionamendua eta sorreratik mistoa, hasieran kritika ugari jaso zituen arrazoi honengatik. Hasieratik kultur batzordea osatu zen eta bertatik, ekimen ugari sortu zen, hala nola, Porrontxo jaiak, Porrontxo txaranga, Danborrada, inauteriak etab. luze bat. Argazkian inaugurazio eguna, Regina Iruretagoiena Rementeria ageri da, auzoan ekimen ugarietan parte hartzen zuena eta bertan ere parte hartzen.

Data: 1982

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg260-021

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina