1981 Baztan Jaiak Sokamuturra 007

Historia pilulak:

Porrontxo jaiak

Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk…

Baztango jaietan ospatutako sokamuturra. 1970. hamarkadan jaiak ugaritu ziren Egia auzoan. Auzune bakoitzak bere jaiak antolatzen zituen: Maddalenak, Koruko Ama Birjina, Baztan, San Francisco Javier. Baztan kaleak (garai hartan Etorbidea zena) nortasun propioa eta auzo-harreman oso aberatsak izan zituen hasieratik. Irailean, San Migelen inguruan, jai propioak antolatzen zituzten. Berbenak, musika emanaldiak, herri bazkariaÉ eta soka muturra. Argazki hauetan Baztango azken jaietako sokamuturra izango litzatekeena agertzen da. 1981ean jaiak desagertu ziren. Herriko beste jai batzuk ere desagertu ziren eta hurrengo urtean Porrontxoak sortu ziren.

Data: 1981

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg253-007

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Porrontxo jaiak

Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk sortu ziren baina oraindik ez zuten festen antolakuntzan parte hartzen. 1985ean kuadrilla gehiago animatu ziren eta lehendabiziko aldiz, Tejeria kalean kuadrillen afaria egin zen. 1986an 24 kuadrilla ofizial zeuden eta jada festen antolakuntzan parte hartzen zute. 90. hamarkada hasieran jaien puntu gorena ezagutu zen 50 kuadrillatik gora eta mila kuadrilakide baino gehiagorekin. 2017an “Rinoplastia operazioa” gauzatu zen antolaketa eredua berritu asmoz eta ekarpen handiena batzordea urtero zozketa bidez berritzeko erabakia izan zen.

Utzi iruzkina