1941 Hiletak General Mola Militar Ospitalea 1

Historia pilulak:

Hospital Militar General Mola

1929an Juan Rafael Aldaik eskola izateko eraiki zuen, aurretik Goikoak 1891n egindako beste baten lekuan. Gerra-garaian ospitale militarra bihurtu zuten, Leandro Martín Santosen gidaritzapean, eta hor gelditu ziren militarrak 1982ra arte. Gero Polizia Nazionalaren kuartela izan zen, eta azkenean Epaitegia.Bitxikeria moduan, gerra-garaian, mediku amerikar baten gidaritzapean, Estatuko lehenengo kirurgia estetikoko zerbitzua sortu zen bertan, arrakasta…

Hileta desberdinak diruditenak General Mola Ospitalea tarteko dela. www.kutxateka.eus webgunetik eskuratutako irudia: Bilduma: 79903783

Data: 1941

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg116-001

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Hospital Militar General Mola

1929an Juan Rafael Aldaik eskola izateko eraiki zuen, aurretik Goikoak 1891n egindako beste baten lekuan. Gerra-garaian ospitale militarra bihurtu zuten, Leandro Martín Santosen gidaritzapean, eta hor gelditu ziren militarrak 1982ra arte. Gero Polizia Nazionalaren kuartela izan zen, eta azkenean Epaitegia.Bitxikeria moduan, gerra-garaian, mediku amerikar baten gidaritzapean, Estatuko lehenengo kirurgia estetikoko zerbitzua sortu zen bertan, arrakasta handikoa eta aitzindaria bere esparruan. Talde horretan zegoen Karmelo Balda dentista eta pilotari ezaguna, eta, diotenez, Francoren dentista ere izandakoa.Kirurgia estetiko hori aurpegikoa zen eta gerratik etorritako soldaduak tratatzen zituzten. Garai horretan, trintxeretako gerraren ezaugarriengatik, oso lesio gogorrak izaten zituzten aurpegian eta lepoan. Gehienak metraila-zauriak ziren. New York Timeseko artikulu batean honela kontatzen zuten egoera: “Había tantas caras mutiladas en el ejército rebelde como había en el ejército británico al final de la primera Guerra Mundial”.“Los heridos de cara más frecuentes eran de metralla, realmente impresionantes. Estos pobres heridos de metralla en el rostro producían horror; verdaderos monstruos, sin cara; masa de carne y piel a piltrafas colgando, respirando con los ojos fuera de las órbitas por desaparición del macizo óseo de la cara; sin nariz ni labio; ni boca ni dientes; sin barbilla; con la lengua amoratada, hinchada, cayendo sobre el pecho. Llenos de moscas, soplando una espuma sanguinolenta, asfixiándose hay que imaginar que una inmensa hacha cortase de violento golpe lateral toda la cara”.Anestesisten burua ere Oxfordetik ekarri behar izan zuten; izan ere, hemen garai hartan anestesia maskara bidez bakarrik jartzen zen, eta ezin zuten aurpegiko kirurgia egin maskara jarrita. Hor hasi ziren intubatze-teknikak erabiltzen. (Paseotxo bat Egian, 32 zenbakia)

Utzi iruzkina