1890H Errota Txiki Baserria 001

Errota Txiki baserria, 1890 eta 1905 urteen artean. Fondoan, egurrezko pasarela ageri da. Errota Txiki itsas errota bat izan zen XI. mendearen erdian eraikia, Juan Mendiburu eta Catalina Astina senar-emazteen ekimenez. Donostiako Urumea ibaiaren eskuinaldean egon zena 1926ko irailera arte. Ibaia bideratzeko lanak egin zirenean, ordurako baserri eta sagardotegi bihurtua zegoen eraikina bota egin zuten. Beraren aztarna bakarra, gaur egun, itsas errotak erabiltzen zuen azelina da, Urumea ibaiaren horman itsatsia gelditu baitzen. 1920ko hamarkadan oso ezaguna izan zen Donostian, besteak beste handik hurbil zegoen Iparraldeko geltokiko maletazainen artean.

kutxateka.eus webgunetik hartutako irudia.
Bilduma: 49895674

Data: 1890 hamarkada

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg049-001

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina