1997 TTurkoene Baserria 007

1997. Txurkuene edo TTurkoene baserria. 1865ean, 69 baserri zituen Egia auzoak. 1936-l939ko gerra ondoren, 32k besterik ez zuten zutik iraun. Etxe, urbanizazio eta errepide berriak zirela eta, pasa den mendearen hondarrean, baserri franko galdu ziren. 1995ko urtean hamahiru besterik ez ziren zutik gelditzen: Auntxene, Konkorrene, Latxaga, Kullasene, Kapitanene, Astiñene, Frantziene, Igolatxo, Zamarre, Mantulene, Etxetxo, Lorentzione eta Tturkoene. Horietako gehienak gainera, baserriak baino, etxebizitzak ziren, erabat eraldatu edo berreraikiak izan baitziren. Horietan guztietan etxerik ederrena, Tturkoene genuen. XVII. mendeko baserri xarmant hark zurezko egitura paregabeak zituen, Donostian geratzen zitzaizkigun baserri mota horien artean, eredu, kanposantu ondoan kokatuta. Miraria izan zen azken gerrate zibilaren ostean zutik irautea; izan ere, Loiolako kuartelak hartzeko borroka eta erasoetan, baserria gotortu egin zuten milizianoek, bertatik kuartelari eraso egiteko. Baina gerrateek ekarri ez zutena duela urte batzu gertatu zen: etxe zaharra bota eta baserri itxura nahi baina ez den eraikina altxatu berri baizuten. Eraikitzaile batek etxebizitzak egiteko baimena lortu zuen. Egitura, fatxada…errespetatu behar zuen Baina “erori” egin zitzaion. Hau al da gure ondarearen patua (Josu Tellabideren testua)

Data: 1997

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd548-007

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina