2013-06 K1 Donostiara Egia Bizirik 002

Historia pilulak:

Egia Bizirik

Badira urte asko Egian auzoa hobetzeko lanean ari diren taldeak daudela. 1976an Auzo Elkartea sortu zen, ondoren Hirigintza Koordinadora… Talde hauek gauza asko lortu zituzten: Villa Salia, Plaza Haundi, Atotxako Etxebizitzak babes ofizialekoak izan zitezen ekimenak. Beti filosofi bat eman da: talde guztien lana errespetatu behar da, baina zerbait lortu nahi bada, mugitzen den jendea…

Kartel handi bat jarri zen Ametzagaña kalean, eta zenbait trapuzko txori hormetan jarri ziren. Argazkian txori horietako bat azaltzen da. Argazkian, liburuxkaren aurkezpena ikusten da.

K1 Donostiara izenekoa antolatu zen. Auzoan bizi edo lan egiten zuten pertsonen jarduera artistikoa kalera ateratzea zen helburua.
“Ametzagainako fauna/La fauna de Ametzagaña” Antonio C. Hernández eta Maru Rizoren artean egindako liburutxoa, Egia Bizirik auzo-elkarteak K1Donostiara-ri egindako ekarpen gisa aurkeztu zen.

Data: 2013-06

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd342-002

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Egia Bizirik

Badira urte asko Egian auzoa hobetzeko lanean ari diren taldeak daudela. 1976an Auzo Elkartea sortu zen, ondoren Hirigintza Koordinadora… Talde hauek gauza asko lortu zituzten: Villa Salia, Plaza Haundi, Atotxako Etxebizitzak babes ofizialekoak izan zitezen ekimenak. Beti filosofi bat eman da: talde guztien lana errespetatu behar da, baina zerbait lortu nahi bada, mugitzen den jendea koordinatu behar da. Egia Bizirik 2003an sortu zen, Auzo Elkarte gisa, parte hartu nahi duen ororentzat irekia. Egia Bizirik-ekin lankidetzan aritu dira egiatar asko eta auzo baldintzak hobetzen saiatu dira: anbulatorioa hobetu, bide gorria lortu, autorik gabeko elkarbizitzarako guneak eskatu, etxebizitza irisgarriak eskatu, saltoki txikiei laguntza eman… Egia Bizirik ekimen kulturalak ere antolatzen ditu: hitzaldiak, Zine Foruma….

Utzi iruzkina