1933 Pablo Txiki Taberna 001
Pablo Txiki Taberna. Argazkian agertzen direnen artean, Ramon Ibañez, Mari Carmen Ibañez Egaña emailearen aita, Mari Carmenen aitona Pablo Ibañez eta amona, Joxepa Etxeberria.
Pablo Txiki taberna egungo Egia Kaleko 30 zenbakian kokatzen zen eta auzoko taberna oso ospetsua izan zen. Taberna izan aurretik ultramarinos denda bat izan zen. Ibañez familiak 64. urtea arte izan zuen taberna eta ondoren Justo eta Manolo Alba anaiek izan zuten. 1985. urteko abenduaren 5an sute batek etxe osoa suntsitu zuen eta harekin batera Pablo Txiki taberna. Emailea: Mari Carmen Ibañez Egaña
Data: 1933
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Mari Carmen Ibañez Egaña
Kokapena: Egia Kalea
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grd328-001
Erabilpen Eskubideak: