1932 Niceto Alcala Zamora Donostian 010

Historia pilulak:

Niceto Alcalá-Zamora

Niceto Alcalá-Zamora (Priego de Córdoba, 1877ko uztailaren 6a -Buenos Aires, Argentina, 1949ko otsailaren 18a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen. 1931-1936 bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikako lehen presidentea izan zen.

Tabakalera

Tabakalera 1913-2003 artean tabako fabrika bat izan zen. XX. mendean zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen, eta langile gehienak emakumeak ziren. Espainiar estatuarena zen jabetza eta Donostiako udalaren lurretan eraiki zen. Eraikitze lanak 25 urtez luzatu ziren, 1913an ateak zabaldu zituen arte. Estatuko tabako ekoizpena pribatitazu zenean Tabacalera enpresak izena aldatu zuen, Altadis izatera…

Niceto Alcalá-Zamora, Espainiako Errepublikako presidentea, Tabakalerako langileekin, bertan bisita egin ondoren.

Argazkiaren originala txuri beltzean da, koloreztatutako bertsio hau Tina Paterson (David Rodríguezen izenordea) madrildar artista eta ilustratzaileak egin du.

Kutxateka.eus webgunetik hartutako irudia.
Bilduma: 86324106

Data: 1932ko iraila

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd269-001

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Niceto Alcalá-Zamora

Niceto Alcalá-Zamora (Priego de Córdoba, 1877ko uztailaren 6a -Buenos Aires, Argentina, 1949ko otsailaren 18a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen. 1931-1936 bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikako lehen presidentea izan zen.

Tabakalera

Tabakalera 1913-2003 artean tabako fabrika bat izan zen. XX. mendean zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen, eta langile gehienak emakumeak ziren. Espainiar estatuarena zen jabetza eta Donostiako udalaren lurretan eraiki zen. Eraikitze lanak 25 urtez luzatu ziren, 1913an ateak zabaldu zituen arte. Estatuko tabako ekoizpena pribatitazu zenean Tabacalera enpresak izena aldatu zuen, Altadis izatera igaro zen, eta zortzi fabrika itxi zituen, horien artean Donostiakoa, 2003an. Urtebete geroago, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erosi egin zuten eraikina. Erakunde horien arteko akordio baten ondoren, kultura-jardueretarako erabiltzea erabaki zuten eta propio sortutako erakunde berri baten egoitza bilakatu da: Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea da orain Tabakaleraren eginkizuna. 2011ko apiriletik, 2015eko iraila bitarte obretan egon zen eta 2015eko irailaren 11n ireki zituen ateak Tabakalera berrituak.

Utzi iruzkina