2020-02-28 Gordegia Hitzaldia Baserritik Hirira 002

Gordegiak, Teila Fabrikan antolatutako “Baserritik Hirira” deitutako hitzaldia.

Otsailaren 28an Egiako Historia Mintegien lehengo harria jarri genuen Kike Otaegiren hitzaldiari esker. 70 auzokide inguru bildu ginen Teila Fabrikan eta deialdiaren arrakasta ikusita mintegiekin aurrera egiteak merezi duela argi ikusi genuen Gordekideok, beraz gaian sakonduko dugu beste deialdi batzuekin.

Aurkezpena Itsaso Alkorta Gordekideak egin zuen eta jarraian Juanpe Urrosolo Gordekideak 10 minututan hitzaldiaren kokapen bat egin zuen Paseotxo bat Egia Zaharrean mapa interaktiboa baliatuta. Ondoren Kike Otaegiren txanda iritsi zen eta ordubetez auzoaren eraldaketan zehar bidaiatzera gonbidatu gintuen, Juanpek irudi bidez lagundutzen zuen bitartean.

Data: 2020-02-28

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd184-002

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina