Kalean da “Txurrutala”ren 2. edizioa
Juanpe Urrosolok idatzitako Txurrutala liburuaren 2. edizioa Arkatza eta Hontza liburudentetan eskuratu daiteke jada. 180 eraikin baino gehiagori buruz hitz egiten du argazki ugariren laguntzarekin eta kale izendegia eta auzoko mugak ere ere jorratzen ditu Urrusolok.
Iazko azaroan aurkeztu zen auzoko lekuen gida grafikoa eta ale guztiak saldu ostean 2. edizio bat argitaratzea erabaki genuen Gordegian. Garrantzitsua ikusten genuen liburua eskuragai egotea auzoaren historia ezagutzeko harribitxi bat dela uste baitugu, tamalez inpresio zerbitzuak garestitu egin dira eta prezioa apur bat igo behar izan dugu.
Liburua auzoko Arkatza liburudendan eta erdiguneko Hontza liburudendan eskuratu daiteke 25€tako ekarpenaren truke.
Hemen liburuaren aurrerapena kuxkuxeatu dezakezue: