Azaroak 2: Egutegi aurkezpena eta hitzaldia

Gordegiaren eskutik, 2023ko egutegiaren aurkezpena eta “Argazkilaria, gertaeren lekuko” Fernando Postigoren hitzaldia izango ditugu azaroaren 2an Teila Fabrikan 19:00ean (Hitzaldia gazteleraz izango da).

Aurten berriz ere salgai jarriko dugu Gordegiaren egutegia eta bertako irudi nagusia Fernando Postigoren argazki bat denez harekin hitzaldi bat egiteko aukera baliatu dugu. Deialdi honen kartelean agertzen den argazki bera da, non Egia kaleko barrikada baten atzean auzokide ugari ageri diren. Irudi honen inguruan gehiago jakiteko hitzaldira hurbildu beharko duzue!

Fernando Postigo Silva argazkilari-kazetaria izan zen 1977tik 2001erarte, Egiako hainbat gertakariren lekuko izan zen, adibidez Gladysen heriotzaren inguruko mobilizaziena. 2020an bere lana laburbiltzen duen erakusketa antolatu zen San Telmo museoan, horri lotutako bideo honetan hari buruzko informazio gehiago ezagutu dezakezue: