2023ko Egutegia salgai

Gordegiaren 2023ko egutegia salgai dago jada! Auzoko argazkiekin egina, historia eta auzo paisaia uztartuz txuri-beltzean zein koloretan inprimatutako argazkiek osatzen dute aurtengo edizioa. Irudi guztiek azalpen txiki bat daukate eta horretaz gain oharrak idazteko tokia, ilargi-aldiak, eta auzoko egun bereziak (Subizi gaua, Porrontxo Jaiak…) biltzen ditu.

Azaleko irudia Fernando Postigorena da eta Iñaki Kijeraren heriotzaren harira eginiko mobilizazio bat da.

Hemen eskuratu daiteke:

  • Atotxako sorgina liburudenda
  • Aitor Ikastola
  • Basarri taberna
  • Eizmendi burdindegia
  • Ostotsa taberna
  • Arkatza liburudenda
  • Teila Fabrika
  • Koxko taberna
  • Kata Taberna
  • Mu harategia
  • Los Riojanos taberna
  • Bidea taberna