Astiñene baserria

Egiako azken etxea da Loiolako bidean. Gaur egun egoera penagarrian eta erortzeko zorian dago. Dirudienez, berreraiki eta mantentzeko asmoa dago; izan ere, kostaldeko egitura tipikoa dauka, eta horrelako gutxi gelditzen dira Donostian.
Erriberako ontziola izan zen, eta litekeena da izena hortik etortzea: Astilleroene – Astinene.
1813ko baserrien zerrendan agertzen da, eta badakigu I. Karlistaldian eraitsia izan zela.