GORDELAGUNA IZAN

“Gordelaguna” izatea Gordegiarekin kolaboratzeko edo gure berri edukitzeko modu bat da.

Egia edo Egiatarroi buruzko irudi interesgarririk baduzu hauek Gordegiako artxibategian sartzea proposatzen dizugu, guk ondo gordeko ditugu, dokumentatu eta ados bazaude auzo osoaren eskura jarriko ditugu webgunearen bidez. Paperean edo edozein euskarri fisikoan baleude, kopiatu ostean itzuliko dizkizugu eta kopia digital bat emango dizugu.

Era berean webgunean ikusi duzun irudi baten inguruko informazio berria helarazi edo zuzenketaren bat planteatu nahi diguzula? Ba Gordelaguna izanik guzti hau askoz errazagoa izango da zuretzat.

Doakoa da

Gordegiari irudiak bidaltzeko aukera.

Argitaratutako irudien inguruko informazioa bidaltzeko erreztasuna.

Gordegiaren albisteak eta eskaintza garrantzitsuenak posta elektronikoz jaso.

Egiak izan duen eta egun daukan bizitza grafikoki gordetzen lagundu.

Euskarri fisikoak: Papera, negatiboak, diapositibak, VHS…:

Irudiak euskarri fisikoan dituzula? Lasai, gu arduratuko gara eskaneatze eta digitalizazioaz. Behin amaituta itzuli egingo dizkizugu eta baita zure irudien kopia digital bat ere.

Erabiltzaile eta pasahitza

Erabiltzaile eta pasahitzarekin izena eman eta gero irudiak bidaltzeko aukera edukiko duzu webguneko menuan. Irudien inguruko informazioarekin inprimaki bat bete beharko duzu eta gero euskarri digitala badute bertan gehitu ahalko dituzu. Euskarri fisikoa edukiz gero zurekin kontaktuan jarriko gara irudiak eskuratzeko.

Erabilpen lizentziak

Irudiak zure jabetzakoak badira zuk erabakiko duzu zure irudiak nola erabiliak izango diren. Gure gomendioa irudiak Creative Commons lizentziapean zabaltzea da zehazki lizentzia honekin: Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0)

Orain beteko dut izena emateko inprimakia

Paperean egingo dut izen ematea

Gordelaguna egiteko akordioa inprimatu eta beteta eman ahal diguzu baina kontutan hartu ez dela webgunerako erabiltzailerik sortuko. Interneten ibiltzeko ohiturarik ez duen jendearentzat aproposa da. Prest duzunean Teila Fabrikara ekarri mesedez edo kontaktua atalean idatziguzu.