Aportaciones de imágenes
Auzoko bilduma osatzen lagundu nahi? Argazki eta bideoak jasotzen ditugu Gordegian, erabili beheko botoia bidalketarako edo gurekin harremanetan jartzeko mesedez.
Irudiak bidaltzeko oharrak:
- Irudi digitalak zuzenean bidali ahal dira eta fisikoak bidaltzeko lehen pausoa emateko ere balio du “Irudiak bidali” botoiak.
- Irudiak euskarri fisikoan (papera, diapositiba, VHS...) badituzu bete inprimakia irudien informazioarekin mesedez eta laster jarriko gara zurekin harremanetan posta elektroniko bidez. Hauek digitalizatuko ditugu eta originalak itzuliko dizkizugu.
- Bidalketak bildumaka egitea eta irudien inguruko informazioa ematea eskertuko genuke.
- Bidalketa bat baino gehiago egiteko asmoa baduzu Gordelaguna egitea gomendatzen dizugu, bestela zure datu pertsonalak bidalketa bakoitzean idatzi beharko dituzu.
- Lan gehiena bolondres gisa egiten dugu eta irudi ugari dugu ilaran, bidalitako irudiak webgunean agertzea hilabetetako kontua izan daiteke.
- Zuk zeuk eskaneatuko badituzu irudiak, eskanerrean ezarpen hauek erabili mesedez:
- Bereizmena (resolución): 600ppp
- Fitxategi mota: JPG (nahikoa) edo TIF (kalitate eta pisu handiagoa).
- Webguneko inprimakiarekin arazoak badituzu Kontaktua atalean idatziguzu eta laster erantzungo dizugu.
Ohiko galderak:
Nolako irudiak bidali daitezke?
- Auzoaren bizitza erakusten duen edozein argazki edo bideo ongi etorria da.
- Baserriak, eskolak, kirola, lantegiak, jaiak, borrokak, elkarteak, paisaia, erlijioa, obrak, kultura, lagunak…
- Zaharra edo berria. Gaurko argazkiak etorkizunean historikoak bilakatuko dira.
- Aukeraketa bat egin mesedez, antzekoak kanpoan utzi eta interesgarrienak bidali.
- Gure helburua auzoa garai desberdinetan irudikatzea da, generazio desberdinen bizitza erakustea.
Argazkiak itzuliko dizkidazue?
- Bai noski, Irudi fisikoen kasuan originalak itzuliko ditugu eta gainera kopia digital bat emango dizugu.
Ezin ditut emailez edo whatsapez bidali argazkiak?
- Nahiago dugu ezetz, aipatutako bideak erabiltzea komeni da irudietaz gain honakoa behar dugulako:
- Irudiak Gordegiari eman dizkiozula adierazten duen akordio sinatua.
- Irudien inguruko informazioa. (Data, egilea, azalpena…)
- Emailearen (hau da, zureak) datu pertsonalak.