1986 Porrontxo Jaiak Aloñarekin

Historia pilulak:

Porrontxo Txaranga

Porrontxo Txaranga, 1982. urtean sortu zuten Arrano elkartearen inguruan zebiltzan auzotar batzuk. Txaranga, 1983ko San Juan bezperan estreinatu zen auzoan bertan. Gutxi gorabehera 1990 urterarte Egiako zein beste auzo eta herrietako jai edo kultur jarduerak girotu zituzten.

Aloña Jauregiren omenez egindako txaranga desfilea eta ekitaldia Porrontxo Jaietan.

Aloña “Porrontxo Txaranga”-ko kidea zen eta urte horretako abuztuan istripuz hil zen, oso gaztea izanik bere heriotza kolpe handia izan zen senide, lagun eta auzokideentzat. Porrontxo jaietako igandean omenaldia egin zitzaion, lehenbizi Intxaurrondotik hamaika txaranga atera ziren desfilean Egiaraino eta ondoren ekitaldia burutu zen Plaza Berri zaharrean. Txalapartarekin hasi ostean txaranga guztiek Maitetxo abestia batera jo zuten, jarraian haurrek aurreskua dantzatu zioten, ondoren bertsolariak eta jarraian txarangek “Egun da Santi Mamiña” jo zuten, azkenik Izar Etxebeste Aloñaren lagunak hitza hartu zuen.

Data: 1986-09-14

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd474-001

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina