Egiatik Erakusketa
2008an Tabakalerak “Egiatik – Tabakaleraren memoria eta etorkizuna” izeneko erakusketa mamitsua antolatu zuen. Lan horren ekoizle gisa Okupgrafeko kideak auzokide ugarirekin bildu eta haien argazkiak bildu zituzten (2000 inguru). Argazki hauen kopia digitala Tabakalerari esker eskuratu ahal izan genituen eta interesgarrienak Gordegiaren webgunean gehitzen ari gara pixkanaka. Honako irudiak bilduma desberdinetatik hartu ditugu, irudien xehetasunetan informazio gehiago topatuko duzue.
Garai beretsuan argitaratutako “Egian gertatu zen/ Historias de Egia (2007 2008)” bideo elkarrizketak bilduma honetan sartu ditugu. Elkarrizketak Okupgraf eta La casa de las cosas bonitas-ek ekoiztu zituen Tabakalerarentzat.
Erakusketarako irudiak eman zituztenekin harremanetan jartzen saiatu gara irudien baimenak eskatzeko baina haietako bat bazara eta gure berri jaso ez baduzu kontaktua atalean idatzi ahal diguzu.
Hemen gaiarekin lotutako irudi gehiago: