2016-02-04 Santa Ageda Bezperako Kantu Eskea 023
Santa Ageda bezpera
Santa Ageda bezpera den otsailaren 4an auzotar koadrila bat atera ohi da urtero kantu eskean Arrano elkartearen ekimenez. Gutxienez 90. hamarkada ezkeroztik burutu izan da Euskal Herriko ohitura zahar hau Egiako kaleetan hutsik egin gabe. Santa Agedako aintzinako koplak kantatzeaz gain auzoko bertsolariek propio sortutatakoak ere kantatu ohi dituzte makilekin lurra joaz udaberria etorri aurretik…
Santa Ageda bezperako kuadrila, Armando Legaz eta Anamari Iruretaren sotoan, Beharko etxean. Carrasco familia eta Kotxo-Perez familiarekin batera Santa Agedako koruei eskainitako jaki edariak dastatu ondorengo kantu saioan.
Data: 2016-02-04
Egilea: Itsaso Alkorta
Iturria/Emailea: Itsaso Alkorta
Kokapena: Gabriel Aresti Pasealekua
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg521-023
Erabilpen Eskubideak:
Santa Ageda bezpera
Santa Ageda bezpera den otsailaren 4an auzotar koadrila bat atera ohi da urtero kantu eskean Arrano elkartearen ekimenez. Gutxienez 90. hamarkada ezkeroztik burutu izan da Euskal Herriko ohitura zahar hau Egiako kaleetan hutsik egin gabe. Santa Agedako aintzinako koplak kantatzeaz gain auzoko bertsolariek propio sortutatakoak ere kantatu ohi dituzte makilekin lurra joaz udaberria etorri aurretik esna dadin. Arrano Elkartetik abiatuta, Aldapa kaleko hainbat etxeetan kantatu eta mokadu ederrak jan ondoren, Kanposatu inguruko beste hainbat etxeetan jarraitu ohi du, azkenik, auzoko erdialdean amaitzeko.