2014-10-09 Tabakalera Lanak 019
Tabakalera
Tabakalera 1913-2003 artean tabako fabrika bat izan zen. XX. mendean zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen, eta langile gehienak emakumeak ziren. Espainiar estatuarena zen jabetza eta Donostiako udalaren lurretan eraiki zen. Eraikitze lanak 25 urtez luzatu ziren, 1913an ateak zabaldu zituen arte. Estatuko tabako ekoizpena pribatitazu zenean Tabacalera enpresak izena aldatu zuen, Altadis izatera…
Tabakaleran antolatutako bisita gidatua, obrak nola zeuden ikusteko.
Data: 2014-10-09
Egilea: Jose Maria Zendoia Sainz
Iturria/Emailea: Jose Maria Zendoia
Kokapena: Teresa De Calcuta Plaza
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg513-019
Erabilpen Eskubideak:
Tabakalera
Tabakalera 1913-2003 artean tabako fabrika bat izan zen. XX. mendean zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen, eta langile gehienak emakumeak ziren. Espainiar estatuarena zen jabetza eta Donostiako udalaren lurretan eraiki zen. Eraikitze lanak 25 urtez luzatu ziren, 1913an ateak zabaldu zituen arte. Estatuko tabako ekoizpena pribatitazu zenean Tabacalera enpresak izena aldatu zuen, Altadis izatera igaro zen, eta zortzi fabrika itxi zituen, horien artean Donostiakoa, 2003an. Urtebete geroago, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erosi egin zuten eraikina. Erakunde horien arteko akordio baten ondoren, kultura-jardueretarako erabiltzea erabaki zuten eta propio sortutako erakunde berri baten egoitza bilakatu da: Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea da orain Tabakaleraren eginkizuna. 2011ko apiriletik, 2015eko iraila bitarte obretan egon zen eta 2015eko irailaren 11n ireki zituen ateak Tabakalera berrituak.