2010 SinTotxa elkarretaratzea Anoeta 4
Porrontxo jaiak
Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk…
Porrontxo jaien defentsan Errealaren partida batera hurbildu eta elkarretaratzea egin zuten SinTotxa mugimenduko kideek Anoetan. Pankarta: Porrontxoen alde… A Totxako manifestua
Data: 2010
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Arkaitz Artola Arnaiz
Kokapena: Anoeta Pasealekua
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg469-004
Erabilpen Eskubideak:
Porrontxo jaiak
Porrontxo Jaiak iraileko hirugarren asteburuaren astean ospatzen dira. 1982an sortu ziren auzokideen borondatez, santu edo patroi gabe, jaiak “por narices” edukitzeko nahia gailendu zenean. Jaiek daukaten berezitasun handiena kuadrillen antolaketa da, hauek dira jaien antolatzaileak. Urtean zehar batzar desberdinen bidez egitaraua adosten dute eta kuadrilakide desberdinez osatutako batzorde batek kudeatzen ditu erabakiak. 1982an gutxi batzuk sortu ziren baina oraindik ez zuten festen antolakuntzan parte hartzen. 1985ean kuadrilla gehiago animatu ziren eta lehendabiziko aldiz, Tejeria kalean kuadrillen afaria egin zen. 1986an 24 kuadrilla ofizial zeuden eta jada festen antolakuntzan parte hartzen zute. 90. hamarkada hasieran jaien puntu gorena ezagutu zen 50 kuadrillatik gora eta mila kuadrilakide baino gehiagorekin. 2017an “Rinoplastia operazioa” gauzatu zen antolaketa eredua berritu asmoz eta ekarpen handiena batzordea urtero zozketa bidez berritzeko erabakia izan zen.