1960H Sibilia Handi Baserria 001
Sibilia Handi (Txibili Haundi) baserriaren sarreran. XVII. mendean eraikia, Egiako baserri garrantzitsuenetakoa zen. Harlanduzko sarrera dotore bat zuen eta egurrezko egitura nabarmena. Polloe hilerritik gertu zegoen, egungo Lau Haizeta ikastolaren atzeko aldean. Karlistaldietan gotorlekua izan zen eta gerora berreraikia. Berreraiki ondoren, Gerra Zibilean ere ondo zigortua izan zen, inguruko beste baserri asko bezala. Gerrate guztiei aurre egin bazien ere, 1964an inguruko beste baserri ugarirekin batera Etxebizitza Ministeritzak desjabetu zuen, Intxaurrondo Hegoa izango zena eraikitzeko eta 1968an bota zuten. Ancorak antolatutako Galdu genuen hiria erakusketatik hartutako irudia.
Data: 1960
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Ancora
Kokapena: Gabriel Aresti Pasealekua
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg173-001
Erabilpen Eskubideak: