1976-12-05 Ikurriña Kortabarria Iribar Atotxa Futbol Zelaia 001

Inaxio Kortabarria Errealeko kapitaina eta Jose Angel Iribar Athletikeko kapitaina, ikurriña eskutan Atotxako futbol zelaian.

Ikurrina legeztatzeko hilabete batzuk falta zirela, 1976ko abenduaren 5ean, Donostiako Atotxa zelaian jokatutako euskal derbian, Erreala eta Athletic Club taldeetako jokalariak zelairatu zirenean, bi taldeetako kapitainak ziren Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar futbolariak ikurrin bat eskuetan zutela atera ziren, ikurrin haren atzean eta bi futbolariei lagunduz, bandera berak estaltzen ziolako argazkietan aurpegirik ikusten ez zaion Jose Antonio Uranga futbolari txuri-urdina ere bazihoan, Errealaren partidurako hasierako hamaikakoaren deialdiaren barnean ez zegoen defentsa, hortik kale jantziz joatea.

Bi taldeak zelaiaren erdian eta ikurrinak elkarturik lerrokatu zirenean, bertaratutako ikusleen txalo eta babes oihuak jaso zituzten. Ikurrina oraindik legez kanpo zegoen, baina jakina zen espainiar poliziak hura kentzeko aginduak jaso arren Gipuzkoa eta Bizkaiko talde nagusien aurka egiten ez zela ausartuko, are eta gutxiago jokalariak babesten zituen zaletuez lepo beteriko Atotxa bezalako futbol zelai itxi batean.

Data: 1976-12-05

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd407-001

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina