1900 Tabakalera Eraikitzen 001
Tabakalera
Tabakalera 1913-2003 artean tabako fabrika bat izan zen. XX. mendean zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen, eta langile gehienak emakumeak ziren. Espainiar estatuarena zen jabetza eta Donostiako udalaren lurretan eraiki zen. Eraikitze lanak 25 urtez luzatu ziren, 1913an ateak zabaldu zituen arte. Estatuko tabako ekoizpena pribatitazu zenean Tabacalera enpresak izena aldatu zuen, Altadis izatera…
Tabakaleraren oinarriak Konkorreneako gainetik ikusita.
kutxateka.eus webgunetik hartutako irudia.
Bilduma:91517548
Data: 1900 hamarkada
Egilea: Rafael Munoa
Iturria/Emailea: Kutxateka.eus
Kokapena: Ezezaguna
Herria: Egia, Donostia
Atribuzio esteka: https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/1185534/s/12
Identifikazio Kodea: grd207-001
Erabilpen Eskubideak:
Tabakalera
Tabakalera 1913-2003 artean tabako fabrika bat izan zen. XX. mendean zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen, eta langile gehienak emakumeak ziren. Espainiar estatuarena zen jabetza eta Donostiako udalaren lurretan eraiki zen. Eraikitze lanak 25 urtez luzatu ziren, 1913an ateak zabaldu zituen arte. Estatuko tabako ekoizpena pribatitazu zenean Tabacalera enpresak izena aldatu zuen, Altadis izatera igaro zen, eta zortzi fabrika itxi zituen, horien artean Donostiakoa, 2003an. Urtebete geroago, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erosi egin zuten eraikina. Erakunde horien arteko akordio baten ondoren, kultura-jardueretarako erabiltzea erabaki zuten eta propio sortutako erakunde berri baten egoitza bilakatu da: Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea da orain Tabakaleraren eginkizuna. 2011ko apiriletik, 2015eko iraila bitarte obretan egon zen eta 2015eko irailaren 11n ireki zituen ateak Tabakalera berrituak.