Argazki erakusketa pasadizoan

Egiako pasadizoan argazki erakusketa bat jarri berri dugu! Pasadizoan ohitura bilakatu den moduan hainbat xafla jarri ditugu argazkiekin eta hauen inguruko informazioarekin. Argazkiak XX. mendekoak dira eta tematika zabalekoak; auzo pasaia, jaiak, segizioak, lantokiak…  Argazki bakoitzak informazioarekin batera QR kode bana dauka www.gordegia.eus webgunera lotuta, irudi horren fitxa, bilduma edo antzeko irudiak ikusteko aukerarekin.

2019ko urrian Gordegia aurkeztu genuenetik irudiak bildu, dokumentatu eta zabaltzeko lanetan ari gara. Hainbat ekimen egin ditugun arren, orain arteko ekimenik ikusgarriena izan daitekeela uste dugu, pasadizotik egunero igarotzen den jende kopuruari begira. Erakusketa jarri bezain laster agerikoa zen oinezkoen jakinmina eta berehala piztu dira irudien inguruko elkarrizketak. Egia aldeko sarreran bizilagunei irudiak bidaltzeko gonbidapena luzatu diegu guztion artean auzoko historia konta dezagun!