Txurrutala Liburuaren aurkezpena
Egiari buruzko liburu berri bat aurkezteko ohorea daukagu, Juanpe Urrosolok idatzia eta Gordegiak argitaratua. Liburua auzoan izan diren lekuen gida moduko bat da, 180 leku gutxi gorabehera. Bakoitza non zegoen azaltzen da, eta, ahal izan denetan, historia txikiren bat eta argazkia, 170 bat argazki.
Horrez gain, honako atal hauek ditu: auzoaren kokapen historiko labur bat, mugen gorabeherak, bide zahar eta berrien azalpena eta kale-izendegiari buruzko hainbat hausnarketa.
Aurkezpena egingo dugu azaroaren 24ean (asteazkena) 19:00etan, gure babeslea den Teila Fabrikan.
Aurkezpenean Juanpe Urrosolok liburuaren nondik norakoak azalduko dizkigu eta ondoren meriendatxo bat izango dugu. Euskaraz aurkeztuko da eta itzulpen sistema egongo da gazteleraz entzun nahi duenarentzat. Liburua bertan eskuratzeko aukera egongo da.