Teila Fabrika, Egia Eskubaloia eta Gordegiaren denda

Teila Fabrikak internet bidez hainbat produktu erosteko denda bat zabaldu du, baita bere babespean gauden Gordegia eta Egia Eskubaloiko gauzak ere. Besteak beste kamixetak, jertseak, poltsak, eta tazak daude aukeran, Gordegiaren kasuan txurrutala liburua ere eskuratu daiteke bertan. Erosketak etxera bidaliko dira interneteko edozein dendan bezala.

Teila Fabrikak ekonomia sozialaren alde lan egiten du eta auzoko egitasmoen laguntzailea da, bertan lan egiteko eta ekitaldi zein bizilagun bilerak egiteko espazioak alokatzen ditu.