Martxan da Gordegiaren erakusketa Garberan
Garbera eta Donostia kulturarekin elkarlanean auzoar buruzko erakusketa bat antolatu dugu merkatal zentroan, maiatzaren 16tik ekainaren 6ra ikusgai egongo dena. Argazkien inprimatzea David Vicente argazkilariaren ardura izan da.
Hurbildu nahi duenarentzat maiatzak 17 eta 24an bisita gidatuak egongo dira 18:30ean.
Egiak badu historia, gutxitan jasotzen da liburuetan. Nortasuna du.
Gordegia duela bost urte sortu zen. Ez dugu auzoaren historia idatzi nahi. Gure auzoko memoria kolektiboa bizirik mantendu nahi dugu.
Gordegia.eus webgunean bisita gaitzakezu. Bertan milaka argazki aurkituko dituzue, gehienak Egiako jendeak ekarritakoak. Animatu eta bidali zureak guztion artean bilduma herrikoi eder bat osatu dezagun!