Azaroan irudiak jasoko ditugu Teila Fabrikan

Azaroan zehar irudiak aurrez aurre emateko aukera eskeiniko dugu. Euskarri fisikoan dauden irudiak jasotzea da helburu nagusia baina ateak irekita ditugu edozein euskarritan jasotzeko eta zalantzak argitzeko.

Jasoketa ordutegia:

Azaroko astearteetan 17:00tatik 19:00tara Teila Fabrikan

(Iruresoro Pasabidea 2/4, Koskorrio taberna parean)

Informazioa:

Irudien inguruko informazioa eskatuko dugu, deskribapena, egilea, data…

Euskarri fisikoa:

Paperezko argazkiak, diapositibak, VHS bideoak… Digitalizatu ostean itzuliko dizkizuegu kopia digital batekin batera.

Irudi digitalak:

Aukeraketa bat egin mesedez, interesgarrienak ekarri.