Tabernetako argazki erakusketa bueltan da

Argazki erakusketa ibiltaria bueltan da eta jada zenbait tabernetan irudiak ikusgai daude. Tejeriako tabernetan eta pasadizioan jarri genituen irudiak aldapan gora igo eta oraingoan Kata, Koxko, Tetuan, Hegoalde eta Egia tabernetan jarri ditugu.

Irudiak askotarikoak dira baina guztiak auzoko iraganekoak: paisaia, jaiak, mobilizazioak, lantegiak…

Erakusketa apirilerarte egongo da ikusgai.