1910H Errota Txiki Baserria 02
Errota Txiki Donostiako Urumea ibaiaren eskuinaldean kokatuta zegoen itsas errota bat izan zen. Juan Mendiburu eta Catalina Astina senar-emazteek eraiki zuten XI. mendearen erdialdean eta ibaia bideratzeko lanak egin zirenean, ordurako baserri eta sagardotegi bihurtua zegoen eraikina bota egin zuten 1926ko irailean.
Bere aztarna bakarra, gaur egun, itsas errotak erabiltzen zuen azelina da, Urumea ibaiaren horman itsatsia gelditu baitzen. 1920ko hamarkadan oso ezaguna izan zen Donostian, besteak beste handik hurbil zegoen Iparraldeko geltokiko maletazainen artean.
“Lehengo Amara” erakusketaren argazkia, Ernest LLuch Kultur Etxean antolatutakoa 2015eko urriak 9 eta abenduak 12 bitarte. Egun AMARAuna bildumaren parte da.
Data: 1910 hamarkada
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Amara Osinaga Auzokide Elkartea, Donostia Kultura
Kokapena: Mundaitz Kalea
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg053-002
Erabilpen Eskubideak: