Trebeska

1976. urtean sortu zen Donostian, Egiako Xabier mendi elkartearen barruan, mendizale, musikari eta dantzariak elkartuz. Hasieran, dantza taldeak Xabier izena hartu zuen, mendi elkartearena, alegia. Xabier elkartea mendi talde gisa errejistratuta zegoen, baina estatutuetan kultur jarduerak aurreikusita zeuden. Modu honetan, 1976ko irailean Xabier elkartearen dantza taldea sortu zen. Hasierako urte haietan zortzi eta hamaika urte bitarteko haurrek osatu zuten taldea.