1967 Tabakalera Tailerrak 002
Tabakalera
Tabakalera 1913-2003 artean tabako fabrika bat izan zen. XX. mendean zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen, eta langile gehienak emakumeak ziren. Espainiar estatuarena zen jabetza eta Donostiako udalaren lurretan eraiki zen. Eraikitze lanak 25 urtez luzatu ziren, 1913an ateak zabaldu zituen arte. Estatuko tabako ekoizpena pribatitazu zenean Tabacalera enpresak izena aldatu zuen, Altadis izatera…
Tabakalerako tailerra.
2008an Tabakalerak antolatutako “Egiatik” erakusketatik eskuratutako argazkia.
Data: 1967
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Altadis, Tabakalera
Kokapena: Mandasko Dukearen Pasealekua
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg190-002
Erabilpen Eskubideak:
Tabakalera
Tabakalera 1913-2003 artean tabako fabrika bat izan zen. XX. mendean zehar, Donostiako hiriguneko lantegi inportanteenetakoa izan zen, eta langile gehienak emakumeak ziren. Espainiar estatuarena zen jabetza eta Donostiako udalaren lurretan eraiki zen. Eraikitze lanak 25 urtez luzatu ziren, 1913an ateak zabaldu zituen arte. Estatuko tabako ekoizpena pribatitazu zenean Tabacalera enpresak izena aldatu zuen, Altadis izatera igaro zen, eta zortzi fabrika itxi zituen, horien artean Donostiakoa, 2003an. Urtebete geroago, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erosi egin zuten eraikina. Erakunde horien arteko akordio baten ondoren, kultura-jardueretarako erabiltzea erabaki zuten eta propio sortutako erakunde berri baten egoitza bilakatu da: Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea da orain Tabakaleraren eginkizuna. 2011ko apiriletik, 2015eko iraila bitarte obretan egon zen eta 2015eko irailaren 11n ireki zituen ateak Tabakalera berrituak.