1979-06-04 Gladys Del Estal Heriotza Lur ematea 001
Gladys Del Estal: Erantzuna
Erailketa salatzeko hainbat egunetako greba orokorra egin zen Euskal Herri osoan. Protestak bereziki gogorrak izan ziren Egia auzoan: manifestazioak, barrikadak, poliziarekin liskarrak; Barrikadak altxatzen ziren polizia auzora sar ez zedin, eta gero su ematen zitzaien.
Gladys Del Estal
1979ko ekainaren 3an Guardia zibilak tiroz hil zuen Gladys Del Estal auzokide ekologista Tuteran. Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen. Hurrengo egunetan mobilizazio…
Gladys Del Estali lur eman zitzaion egunean indar polizialak Egia kalean. Egun horretan eta hurrengoetan istiluak egon ziren.
Data: 1979-06-04
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Karlos Trenor Dicenta
Kokapena: Egia Kalea
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg232-001
Erabilpen Eskubideak:
Gladys Del Estal: Erantzuna
Erailketa salatzeko hainbat egunetako greba orokorra egin zen Euskal Herri osoan. Protestak bereziki gogorrak izan ziren Egia auzoan: manifestazioak, barrikadak, poliziarekin liskarrak; Barrikadak altxatzen ziren polizia auzora sar ez zedin, eta gero su ematen zitzaien.
Gladys Del Estal
1979ko ekainaren 3an Guardia zibilak tiroz hil zuen Gladys Del Estal auzokide ekologista Tuteran. Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen. Hurrengo egunetan mobilizazio ugari egin ziren Euskal Herrian eta urtero omenaldia egiten zaio Gladys Enea (Cristina Enea) parkean. Info + (wikipedian)