2021-05-07 Errigora Banaketa 002
Errgora produktuen banaketa.
Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektu bat da. Nafarroa hegoaldeko “zonalde zigortua” du ardatz. Bertatik eta bertarako egiten du lan, Euskal Herri osoko elkarlan eta ikuspegiaz.
Eremu horretako berezko produktuak Euskal Herri osotik banatzen ditu. Esaterako, zainzuriak, orburuak, arroza, olioa… eta filosofia argia du: Zergatik kontsumitu urruneko produktuak, etxean bertan edukita?
Egiako bizilagunek ere proiektu honetan parte hartzen dute. Eskaerak, auzoko elkarte ezberdinen bidez egin zen eta produktuak iristerakoan, Txoko Internazionalistan banaketa egin zen.
Data: 2021-05-07
Egilea: Iker Uria
Iturria/Emailea: Iker Uria
Kokapena: Iruresoro Pasaia, Plaza Berri (Iruresoro Plaza)
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grd160
Erabilpen Eskubideak: