2013-10-19 Egia Bizirik Tejeria Oinezkoentzat Aldarria 005

Historia pilulak:

Egia Bizirik

Badira urte asko Egian auzoa hobetzeko lanean ari diren taldeak daudela. 1976an Auzo Elkartea sortu zen, ondoren Hirigintza Koordinadora… Talde hauek gauza asko lortu zituzten: Villa Salia, Plaza Haundi, Atotxako Etxebizitzak babes ofizialekoak izan zitezen ekimenak. Beti filosofi bat eman da: talde guztien lana errespetatu behar da, baina zerbait lortu nahi bada, mugitzen den jendea…

Auzotarren iritziak Tejeria kaleari buruz.

Aspalditik Egiako bizilagunek paseatzeko, egoteko eta hitzegiteko lekuak falta izan dituzte. Horregatik, behin eta berriz eskatu dute auzoko gune batzuk oinezkoentzat jartzea. Tejeria kalea da horietako bat;
2013ko urriaren 19an Egia Bizirik-ek Tejeria oinezkoentzat jartzeko jardunaldi bat antolatu zuen. Kartel handiak jarri zituen elkartearen proposamena azalduz, eta auzotarrei iritzia eskatu zien.

Data: 2013-10-19

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg505-005

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Egia Bizirik

Badira urte asko Egian auzoa hobetzeko lanean ari diren taldeak daudela. 1976an Auzo Elkartea sortu zen, ondoren Hirigintza Koordinadora… Talde hauek gauza asko lortu zituzten: Villa Salia, Plaza Haundi, Atotxako Etxebizitzak babes ofizialekoak izan zitezen ekimenak. Beti filosofi bat eman da: talde guztien lana errespetatu behar da, baina zerbait lortu nahi bada, mugitzen den jendea koordinatu behar da. Egia Bizirik 2003an sortu zen, Auzo Elkarte gisa, parte hartu nahi duen ororentzat irekia. Egia Bizirik-ekin lankidetzan aritu dira egiatar asko eta auzo baldintzak hobetzen saiatu dira: anbulatorioa hobetu, bide gorria lortu, autorik gabeko elkarbizitzarako guneak eskatu, etxebizitza irisgarriak eskatu, saltoki txikiei laguntza eman… Egia Bizirik ekimen kulturalak ere antolatzen ditu: hitzaldiak, Zine Foruma….

Utzi iruzkina