Porrontxo Txaranga
Porrontxo Txaranga, 1982. urtean sortu zuten Arrano elkartearen inguruan zebiltzan auzotar batzuk. Txaranga, 1983ko San Juan bezperan estreinatu zen auzoan bertan. Gutxi gorabehera 1990 urterarte Egiako zein beste auzo eta herrietako jai edo kultur jarduerak girotu zituzten.