Egin egunkaria
1998ko uztailaren 15ean Baltasar Garzon, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Egin egunkaria itxi zuen. Berehala elkartasun kanpaina bat sortu zen Euskal Herri osoan. Hurrengo egunean “Euskadi Información” egunkaria argitaratu zen proiektuari segida eman nahian, behin-behineko egunkari honek hainbat hilabetez iraun zuen Gara egunkari berria jaio zen arte.
Egian elkartasun kanpainak arrakasta handia izan zuen; Gara egunkari berriaren 128 akzio saldu ziren, hauetako bakoitzak 100.000 pezeta balio zituen.